Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2022

Zahartzaroaren bakardadea

Imagen
                                                                                                  Pasaden urtean  bakardadeaz hil zen ikaslearen, oroimenean. Pedroren oroitzapenean. Momentura arte, haurtzaroari eman diot garrantzia, baina aldi honetan, Zahartzaroari buruz idaztea beharrezkoa ikusi dut. Nolabait, gazteok, sarritan zahartzaroari atentzioa kentzen diogu, gertuko aldiak aztertu nahian.  Adineko pertsonen Yoga irakaslea naz, nere bigarren urtea da eta gero eta kontzientzia gehiago hartzen ari naz. Haiekin fisikoa, arnasketak eta meditazioak lantzen ditut, haien mota guztietako zailtasunei aurre-edo hobetu egin ditzaten. Gazteok normalean amama eta aititekin bakarrik erlazionatzen gara. Hori dela eta hasi nintzen nire Yoga fo...

Grafismoaren garapena

Imagen
 Gaur liburutegian nengoela 3-4 urteko 2 neska ikusi ditut marrazten eta horrek klasean emandako teoria ekarri dit gogora. Zergatik umeak marrazten duten, zer esan nahi duten lehenengo zirriborroek, nolako bilakaera dagoen, marrazkien esanahia edota ze adinetan hartzen dituzten ezaugarri guztiak kontuan. Umeek zirriborroen eta marrazketaren bidez irudiak komunikatzeko eta adierazteko modua da. Hori dela eta, funtsezkoa da umearen garapenean marrazketaren baliabidea. Gainera funtzio batzuk batzen ditu adierazpen grafikoak. Horien artean, norberaren burua eta inguruko objetuak ulertzeko modua, helduekin harreman izateko eta pentsamendu-emozio edota emozioak adierazteko herramenta da. Klasean ikusi dugun heinean, haurtzaroan zehar grafismoak lau aldi ditu: Zirrimarraketa (2 urtetik 4 urtera), Eskema aurrekoa (4urtetik 7 urtera), Eskematikoa (7 urtetik 9 urtera) eta Errealismoa (9 urtetik 12 urtera). Zirrimarraketaren aldian, 3 azpialdi daude. Lehenengoan, umeak marra desordenatuak eg...

Haurtzaroaren egozentrismoa

Imagen
Haurra jaiotzen denetik, Operazio aurreko estadioareen amaierara arte ez da konturatzen bere egozentrismoa murriztu behar duela. Nolabait hasierako urteetan, umea ez da kapaza berea ez den ikuspuntutik ingurunea azaltzeko. Horregatik diogu beste pertsona batzuengatik ikasteko aukerak murrizten dituela. Umearen egozentrismoari buruz mintzatzeko, kontuan hartu izango dut amaren lagun baten alaba, Aroa, orain dela 8 urte jaio zena. Berarekin denbora nahikoa igaro izan dut. Egozentrismoa nola garatzen den definitzeko 6 ezaugarri hartu behar ditugu kontuan: (des)zentrazioa, kausalitatea, kontserbazioa, munduaren ikuskera, sailkapena eta seriazioa. Ezaugarri bakoitzak bere prozesua eta aldiak darama. Zentrazioa/deszentrazioa Haurrak objektuen alderdi edo ezaugarri bat bakarrik kontuan hartzeko joera. Umearen arrazoibidearen distortsioa dago. Objektuak ez nahasteko umea objektuaren funtsa ezagutu behar du, eta horrela errealitatea ulertuko du. Adibidez, 3 urte zituenean gogoratzen naz nola an...

Amatasuna Nerabezaroan

Imagen
Urte honetan, 2 neskatila hurbildu zaizkigu auzoko talde feministetara haurdun zeudela, hainbat arrazoirengatik hurbildu zitzaizkigun, n esketako batek laguntza behar zuen gurasoei haurdunaldiaren berri emateko, besteak laguntza psikologikoa behar zuen, haurdunaldia ez baitzuen bilatu. Isilpeko informazio gorde behar dugu, baina hurrengoa kontatzeko baimena badugu: bi neskak estresaren beldur ziren.  Beldur ziren umeengan eta haien garapenean zerbaitek eraginik izango ote zuen. Laguntza profesionala bilatu eta kasua bideratu ondoren, azken aste hauetan, jaioberriaren garapenari buruz hitz egiten ari garela klasean, erantzunik gabeko galderak egiten nituen neure buruari etengabe. Horregatik, artikuluak aurkitzen eta gaiaz gertuko adituekin hitz egiten saiatu naiz. Hasteko, haurnaldiak nerabeengan duen eragina ere azpimarratu nahi nuen, horrela, nerabeek jasaten duten estresaren jatorrian eraginez. Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko Martha Restrepok (1991) honako puntu hauek aipatz...

Umearen atxikimendua

Imagen
Atxikimendua lotura afektibo bat da, bizitzaren lehen uneetatik sortzen dena amaren eta jaioberriaren edo hura zaintzeaz arduratzen den pertsonaren artean. Bere eginkizuna zaintza, garapen psikologikoa eta nortasunaren prestakuntza ziurtatzea da. Atxikimenduari buruzko kontzeptua ondo ulertzeko hurbileko esperientzia bat kontuan izan dut, orain dela bost urte nere izekoak neskatila bat hartu zuen (mediante acogida). Ume hauek babesgabezia egoera larrietan egondako umeak dira. Nati, nere lehengusina horietako ume bat da.                                           Trauma ugari dituzten haurrak dira, besteak beste, babesik eza eta lotura/atxikimendu zailak dituztenak, askotan gurasoen arretaren falta dela eta. Lehenengo urtean amarekiko harremana funtsezkoa denez, haur hauek ez dute harremanik, harreman eta lotura hori ez baita existitzen. Egoera hori gero eta larriagoa da,...

Imitazioak

Imagen
  Pertsona guztiok beste batzuk egiten dutena imitatzen dugu, nahiz eta modu inkonziente baten izan. Gauza berbera gertatzen da umeekin. Gainera Imitazioa pentsatzen duguna baino garrantzizkoa da zeren umeen ikaskuntzan eta komunikazioan zentrala da. Yoga irakaslea naz adineko zentro baten eta orain dela aste bat, Iñauteriak ospatzeko, zentroko pertsona guztiak elkartu ginen baita irakasleok bingo bat botatzeko. Amaitzeko momentuan, lanetik aterako nintzela, nere ikaslea den amama batek bere biloba ezagutzera eraman ninduen. Atean, bere semea itxoiten zegoen 13 hilabeteko umearen karro bat eskutik helduta. Holan, bere hiloba ezagutu nuen eta beraiekin egon nintzen. Modu honetan umearengan fijatu nintzen eta haiekin hitz egiten nengoen bitartean umea aztertu nuen. Minutuak pasatu eta aita umearekin jolasten hasi zen bi eskuak begietara eramaten. Umeak segidan jarraitu zuen eta imitatzen hasi barrezka. Bizi nuen esperientzia kontuan izanda, haur batek norbait imitatzea, garapen arrun...