Zahartzaroaren bakardadea
Pasaden urtean bakardadeaz hil zen ikaslearen, oroimenean.
Pedroren oroitzapenean.
Momentura arte, haurtzaroari eman diot garrantzia, baina aldi honetan, Zahartzaroari buruz idaztea beharrezkoa ikusi dut. Nolabait, gazteok, sarritan zahartzaroari atentzioa kentzen diogu, gertuko aldiak aztertu nahian.
Adineko pertsonen Yoga irakaslea naz, nere bigarren urtea da eta gero eta kontzientzia gehiago hartzen ari naz. Haiekin fisikoa, arnasketak eta meditazioak lantzen ditut, haien mota guztietako zailtasunei aurre-edo hobetu egin ditzaten.
Gazteok normalean amama eta aititekin bakarrik erlazionatzen gara. Hori dela eta hasi nintzen nire Yoga formakuntza adineko kolektiboari egokitzen. Gauden mundu egoera honetan, erlazio intergenerazionalak inoiz baino beharrezkoak direlako eta ez bakarrik hori, haien beharrak eta nahiak entzutea eta erantzutea ere bai.
Esperientziari esker ezagutza asko eskuratzeaz gain, bizitzak zekarrenera moldatzeko moduak ere bereganatu dituzte, bai arazoak, bai egoera positiboak.
Gustatzen zait bizitza prozesu bat bezala pentsatzea, non ni garatzen naizen, baina baita nire ikasleak ere. Beste modu batera, baina prozesu bat. Batzuetan, astean hainbat ordu elkarrekin igarotzearen emaitza den harreman bat dagoenean, tristea da ikustea nola bere prozesua batzuetan galerekin erlazionatzen den. Pertsonen, memoriaren, ulermenaren, fisikoaren, harremanen galerak. Bi urtetan, memoriaren galerak eta maila fisikoan izandako galerak egiaztatu ahal izan ditut.
Baina gizarte-hezitzailea izango naizen aldetik, bakardadeak kezkatzen nau gehien. Hurbileko norbait hiltzen zaienean iristen den bakardadea, ozta-ozta entzuten dutenean iristen den bakardadea. Zure lagun guztiak hil direnean iristen den bakardadea. Distantzia fisikoa, baina baita emozionala ere. Bakardadea munduaren aurrean.
Bakardade hau ailegatzean,bizitza momentuz-egunez-urtez zaila bilakatzen da oso.
Badut 94 urteko ikaslea, bera da zahartzaro onaren adibiderik gorena. Gorputz fisiko ona mantentzen du, mugikortasuna du, maila kognitiboan ez du memoria-, hizketa-, entzumen- eta ikusmen-akatsik.
Alargun geratu zenetik, gaitasunak galdu dituela aitortu du, baina urtarrilera arte, berak ez zuen mugitzeko, nekatzeko zailtasunik sentitu. Ikasle hori eta beste bat, 89 urtekoa, helduaroan zehar beren burua zaindu, mugitu eta lan egin duten, baina aisialdian ere nabarmendu diren pertsonen adibide garbiak dira.
Helduaroan zaindu direla idatzi dut; izan ere, adin horretako emakumeei buruz hitz egiten dugunean, alde batera uzten dugu gure haurtzaroaren antzekoa izan dutela, baina ez. Goseteaz ari gara, eskasiaz. Urritasun bat, ez bakarrik elikadurarena, baizik eta maitasunarena, afektuena, zaintzarena.
Gaira, bakardadera itzuliz, askotan sentitzen duten deshumanizazioa azpimarratu nahi dut. Ikasle batek, klasean ditudan 3 gizonetatik 1ek beti esaten dit: "Dafne, nik memoria osoa galdu baino askoz lehenago, gizarteak ahaztuta izango nau, ni izango naiz nitaz nola ahazten diren, nire arreta eta nire beharrak nola ahazten diren ikusiko duena".
Egia da pertsona batzuk bakardadea nahi dutela, gaurkoan, nahi ez duten baina hala ere ailegatzen denaz idazten nago.
Horregatik, nahiz eta eremu fisikoan edota kognitiboan arazoak izan, beti bultzatuko ditut familiak euren adineko pertsonak entzutera eta ahal izatekotan eguneko zentro batera hurbiltzea (gimnasia, marrazketa, memoria, koru batera edota mahai-jolasetan jolasteko zentro batera hurbiltzea).
-López Paz, J.F. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol.13.) Universidad de Deusto.

Comentarios
Publicar un comentario