Imitazioak
Pertsona guztiok beste batzuk egiten dutena imitatzen dugu, nahiz eta modu inkonziente baten izan. Gauza berbera gertatzen da umeekin. Gainera Imitazioa pentsatzen duguna baino garrantzizkoa da zeren umeen ikaskuntzan eta komunikazioan zentrala da.
Yoga irakaslea naz adineko zentro baten eta orain dela aste bat, Iñauteriak ospatzeko, zentroko pertsona guztiak elkartu ginen baita irakasleok bingo bat botatzeko. Amaitzeko momentuan, lanetik aterako nintzela, nere ikaslea den amama batek bere biloba ezagutzera eraman ninduen. Atean, bere semea itxoiten zegoen 13 hilabeteko umearen karro bat eskutik helduta. Holan, bere hiloba ezagutu nuen eta beraiekin egon nintzen.
Modu honetan umearengan fijatu nintzen eta haiekin hitz egiten nengoen bitartean umea aztertu nuen. Minutuak pasatu eta aita umearekin jolasten hasi zen bi eskuak begietara eramaten. Umeak segidan jarraitu zuen eta imitatzen hasi barrezka.
Bizi nuen esperientzia kontuan izanda, haur batek norbait imitatzea, garapen arrunteko adimen zeinu bat da, ikerketa ugariak frogatu dituzten moduan.
Beste alde batetik, inguruneko jendea imitatuz, inguratzen duen munduarekin harremanetan sartzen da, hau da, gizarteratzen hasten da.
Klasean ikusi dugun bezala, Piagetek imitazioari buruz hitz egin zuen. Azpiestadio bakoitzean imitazioari dagokionez emandako aurrerapenak kontuan hartuz.
Bigarren mailako Erreakzio zirkularra (4-8 hilabete) Azpialdi honetan emandako imitazioari dagokionez, umeak oraindik erabateko imitaziorik ez du.
Bigarren mailako eskemen koordinazioa ( 8-12 hilabete) Mugimenduak imitatzen ditu ikusi ezin dituen bere gorputzeko atalekin (espainekin), bere errepertorioan ez zeuden soinuak ere imitatzen ditu, eta, batzuetan, berdin-berdinak izan ez arren antzekoak diren mugimenudak ere imitatzen ditu.
Hirugarren mailako erreakzio zirkularra (12-18 hilabete) Imitazioak gero eta aktiboagoa eta deliberatuagoa da, askoz zehaztasun handiagoz egokitzen da eredura, aurreko aldian baino.--> Azpiestadio honetan egongo zen nire ikaslearen biloba.
Buru-konbinaketen bidez beste baliabide batzuk asmatzea (18-24 hilabete) Bere lehenengo imitazio geroratuak (eredua aurrean eduki gabe) eta joko sinbolikoak egiten ditu. Imitazioan aurrerapauso handia eman du: gero eta jokabide konplexuagoko ereduak imitatzen ditu (objetuak eta pertsonak), gero eta hobeto eta arinago.
Interesgarria egin zait nik nere ikaslearen bilobaren bizi izandako esperentzia klasean emandako teoriarekin konparatzea.
Eranskinak:
-Eskuliburua
-Klaseko apunteak.
Comentarios
Publicar un comentario