Haurtzaroaren egozentrismoa
Haurra jaiotzen denetik, Operazio aurreko estadioareen amaierara arte ez da konturatzen bere egozentrismoa murriztu behar duela. Nolabait hasierako urteetan, umea ez da kapaza berea ez den ikuspuntutik ingurunea azaltzeko. Horregatik diogu beste pertsona batzuengatik ikasteko aukerak murrizten dituela.
Umearen egozentrismoari buruz mintzatzeko, kontuan hartu izango dut amaren lagun baten alaba, Aroa, orain dela 8 urte jaio zena. Berarekin denbora nahikoa igaro izan dut.
Egozentrismoa nola garatzen den definitzeko 6 ezaugarri hartu behar ditugu kontuan: (des)zentrazioa, kausalitatea, kontserbazioa, munduaren ikuskera, sailkapena eta seriazioa.
Ezaugarri bakoitzak bere prozesua eta aldiak darama.
Zentrazioa/deszentrazioa
Haurrak objektuen alderdi edo ezaugarri bat bakarrik kontuan hartzeko joera. Umearen arrazoibidearen distortsioa dago. Objektuak ez nahasteko umea objektuaren funtsa ezagutu behar du, eta horrela errealitatea ulertuko du.
Adibidez, 3 urte zituenean gogoratzen naz nola animaliak ziren jostailuekin jolasten, galdetzen genionean, denak txakurrak zirela esaten zuen. 5 urterekin gutxi gora behera, mokoa zuten animalia guztiei txori deitzen zion. Hortxe nolabaiteko deszentrazioa garatzen hasi zen (mokoa eta hegoak). Gaur egun, aldiz, badaki animaliak ondo bereizten.
Kausalitatea
Itzulgarritasuna ulertzea da; hau da, bai kausetatik ondorioetara nola pasatzen den ulertzea bai ondorioetatik kausetara iristeko gai izatea. Kausalitatea ulertu duen jakiteko, kontakizunak gogoratzeko eta berregiteko gaitasunari erreparatzen zaio.
Kausalitatearen adibidearekin gogoratu izan dut behin baino gehiagotan bera txikia zenenan erabiltzen genituen txartelak istoriak kontatzeko.
Lehenengo aldian,(pentsamendu sinbolikoan)Aroa, iragarri zezakeen istorioaren lehenengo pausua edo marrazkia, baina ezin zuen istorioa osatu.
Operazio aurreko estadioan (pentsamendu intuitiboan), Aroak lortzen zuen istorioa ordenatzea, baina oraindik ezin dute alderantzizko prozesua. Honi, sasi-itzulgarritasuna deritzogu.
7-8 urteko (operazio konkretuen estadioa) Aroak istorioa osatu eta kontrako prozesua azaldu ahal zuen.
Kontserbazioa
Objetu baten itxura aldatu arren, gauza horren oraingo eta geroko kantitatea berdinak direla ulertzea.
3 erantzun mota daude Kontserbazioa bereganatua duela erakusteko:
- Berdintasuna: kopuru berdina dela esango du.
- Konpentsazioa: aldagai edo faktore batenkin konpentsatzen da
- Itzulgarritasuna: umeak bere erantzunak justifikatzen ditu erakutsiz aldaketan atzera edin daitekeela.
3 etapa daude:
- Hasieran haurrak ez dira kontserbazioaz jabetzeko batere gai.
- Batzuetan kontserbazioaz konturatzen dira eta beste batzueta ez.
- Zalantzarik gabe baieztatzen dute ez dagoela kantitate-aldaketarik.
Horrez gain, hainbat kontserbazio mota daude eta mota bakoitzak adin tarte batean lortzen da: kopurua (6-7 urte), masa (6-8), luzera (7-8) …
Aroak 5 urte zituenean, gogoratzen dut nola askaria hartzean, nire amak 2 sagarra ekarri zituen, Aroarena zatitu zuen hobeto jan ahal izateko eta nerea zatitu gabea. Amak galdetu zionean ea biak kantitate berbera jaten ari ginen ala ez, Aroak nire sagarra handiagoa zela adierazi zuen.
Munduaren ikuskera
Piageten arabera lau ezaugarrik definitzen dute: errealismoak, animismoak, artifizialismoak eta kausalitateak.
- Errealismoa: ez ditu bereizten mundu psikikoa eta fisikoa. Pentsamenduen eta sentimenduen mundu subjektiboa eta gertakari objektiboak. Azpiestadioaren arabera errealismoaren fase batean (4) egongo da ezaugarri batzuekin.
- 1. fasea: Erabateko errealismoa (azpiestadio sinbolikoan)
- 2. fasea: Hurbileko errealismoa (intuiziosko azpiestadioan)
- 3. fasea: Urruneko errealismoa (intuiziosko azpiestadioan)
- 4. fasea: Subjektibismoa (pentsamendu konkretuan)
- Animismoa: haurraren pentsamenduaren jarrera da 2-7 urteren artean. Ez ditu bizidunak eta bizigabeak bereizten baina poliki biak bereizten ikasten du.
- Artifizialismoa: gauzak gizakiak sortuak direla pentsatzea da.
- 1. etapa: zuzeneko artifizialismoa (5 urte)
- 2. etapa: zeharkako artifizialismoa (7 urte)
- 3. etapa: pentsamendu konkretua
- Kausalitatea: kausazko loturak ulertzea
- Itzulgarritasunik eza (pentsamendu sinbolikoan)
- Sasi-iztulgarritasuna (intuiziosko pentsamenduan)
- Itzulgarritasuna (pentsamendu konktretuan)
Sailkapena
Multzo edo talde bateko kide edo parte izatearekin lotuta dago. Haurrak objektuaren arteko antzekotasunak (sailkapena) eta ezberdintasunak (seriazioa) ikusten ditu.
3 etapa daude:
- Bilduma figuralak (2-4 urterekin, pentsamendu sinbolikoan). Ez ditu kontuan hartzen antzekotasunak, figurak edo irudiak baino. Honetan, gogoratzen dut nola behin Aroak 4 urte zituenean etxera ekarri genuen, jolastu eta batzeko momentuan, batzeko eta sailkatzeko lagundu ziezadan eskatu nionean, karratu objetuaren gainean hiruki bat jarri zuen
- Bilduma ez figuralak (5-7 urte, intuiziozko pentsamenduan). Ezaugarrien antzekotasunari erreparatzen dio. Sailak eta azpisailak egin ditzake, baina zerbait falta zaio oraindik sailen logika ondo erabiltzeko: partekotasun edo inklusio erlazioa ulertzea.
- Partekotasun-erlazioa (>8 urte, pentsamendu logikoa). Eragiketak egiteko eta sail eta azpisail nozioak ondo erabil ditzake.
Seriazioa
Sailkapenaren kontrapartida da. Seriazoaren ezaugarri nagusia ordena da. Gauzen arteko ezberdintasunei erreparatu behar die.
3 etapa daude:
- Seriaziorik eza (pentsamendu sinbolikoa). Ezin du serie osatu.
- Seriazio enpirikoa (intuiziozko pentsamenduan). Behin eta berriz saiatzen, hutsetatik ikasten, seriea osatuko du. Nahiago du hasieratik hasi seriea lortzeko.
- Erabateko seriazioa (operazio konkretuen pentsamendua). Ondo tartekatzen dituzte elementuak, konparazioak egiteko gai dira.
Comentarios
Publicar un comentario