Grafismoaren garapena
Gaur liburutegian nengoela 3-4 urteko 2 neska ikusi ditut marrazten eta horrek klasean emandako teoria ekarri dit gogora. Zergatik umeak marrazten duten, zer esan nahi duten lehenengo zirriborroek, nolako bilakaera dagoen, marrazkien esanahia edota ze adinetan hartzen dituzten ezaugarri guztiak kontuan.
Umeek zirriborroen eta marrazketaren bidez irudiak komunikatzeko eta adierazteko modua da. Hori dela eta, funtsezkoa da umearen garapenean marrazketaren baliabidea. Gainera funtzio batzuk batzen ditu adierazpen grafikoak. Horien artean, norberaren burua eta inguruko objetuak ulertzeko modua, helduekin harreman izateko eta pentsamendu-emozio edota emozioak adierazteko herramenta da.
Klasean ikusi dugun heinean, haurtzaroan zehar grafismoak lau aldi ditu: Zirrimarraketa (2 urtetik 4 urtera), Eskema aurrekoa (4urtetik 7 urtera), Eskematikoa (7 urtetik 9 urtera) eta Errealismoa (9 urtetik 12 urtera).
Zirrimarraketaren aldian, 3 azpialdi daude. Lehenengoan, umeak marra desordenatuak egiten ditu, esanahirik gabekoak eta beso guztiarekin marrazten du. Zirrimarraketa kontrolatuetan, umeak begiekin marrak kontrolatzen ditu, eta marra eta mugimenduen arteko loturaz ohartzen da. Zirriborro izendunetan, zirrriborroek izena dute, gainera umeak mugimenduaren eta inguruko munduaren arteko lotura egiten du.
Eskema aurreko aldian, umeak marrazkiak ordenatuz doa eta irudikapen zehatzagorantz joaten da. Giza irudia marrazten hasten da (burua handiarekin, gero marrak hanken modura). 6 urtekin giza irudia landuta dago.
Eskema-aldian, esgozentrismoa alde batera utziko du umeak eta deszentrazioari esker inguruko beste ezaugarrietan erreparatu. Dena den, aldi honetan faltatzen zaiona, 3.dimentsioa da.
Amaitzeko, errealismoaren etapan, errealitatea zehaztasunez irudikatzen du eta xehetasunetan erreparatzen du.
Konklusio moduan esan dezakegu, grafismoaren bilakaera luzea dela eta 2 urtekin hasten dela eta 11 urte bete arte ez dagolea guztiz garatuta. Halan eta guztiz ere, harrigarria da gutxinaka zelako prozesuak agertzen diren barrutik aldi bakoitzean. Eta nahiz eta 11 urtekin grafismoaren garapena totala lortu. Aurreko aldiak ez dira gutxiago.
Bibliografia
(Juan Fco. López Paz, Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia, 2012, p.58)

Comentarios
Publicar un comentario