Jaio berrien erreflexuak
Honako honetan, garrantzia iruditu zait jaio berrien erreflexuei buruz aritzea. Bizitza hasiera horretan, lehenengo erreflexue horien bidez jun gaitezke umearen garapena nabaritzen eta behatzen. Eta klasean azaldu den moduan, 2 motatako erreflexuak daude: Iraunkorrak eta Aldi baterako erreflexuak . Lehena bizitzan osoan zehar mantengo ditugun erreflexuak dira, hauek adibidez: begiak kliskatu, errotula mugitu, arnasa hartu, begi-ninia mugitu, eztul egin, usin egin eta irentsi dira. Bestaldetik, aldi baterako erreflexuak desberdinak dira, B abinski (12.hilabetera arte), flexioa, mororen erreflexua (7.hilabetera arte), makurtu, muturkatu, martxa automatikoa, jauzia, hurrupaketa, prentsioa, igeriketa (6.hilabetera arte), toniko zerbikala eta sabelekoa dira. Aldi baterako erreflexuak beraz, laugarren hilabetera arte irauten dutenak dira. Aipatutako 3 horiek izan ezik, hauek zertxobait gehiago irauten dutela. Hau guztia klasean komentatu ostean, praktikan jarri nahi nuen iku...