Umearen atxikimendua

Atxikimendua lotura afektibo bat da, bizitzaren lehen uneetatik sortzen dena amaren eta jaioberriaren edo hura zaintzeaz arduratzen den pertsonaren artean. Bere eginkizuna zaintza, garapen psikologikoa eta nortasunaren prestakuntza ziurtatzea da.

Atxikimenduari buruzko kontzeptua ondo ulertzeko hurbileko esperientzia bat kontuan izan dut, orain dela bost urte nere izekoak neskatila bat hartu zuen (mediante acogida). Ume hauek babesgabezia egoera larrietan egondako umeak dira. Nati, nere lehengusina horietako ume bat da.                                          

Trauma ugari dituzten haurrak dira, besteak beste, babesik eza eta lotura/atxikimendu zailak dituztenak, askotan gurasoen arretaren falta dela eta. Lehenengo urtean amarekiko harremana funtsezkoa denez, haur hauek ez dute harremanik, harreman eta lotura hori ez baita existitzen.

Egoera hori gero eta larriagoa da, haurtxoa hazten doan heinean, eta garapen motela eta desorekatua du. Hori guztia 2 urteren buruan nabariagoa da, hizketa-, komunikazio- eta interakzio-arazoak dituzte, mesfidantza dute une osoan, eta segurtasun falta handia, amorruz edo arrazoi nabarmenik gabe kontrolik gabe bideratzen dena.

Teoriari dagokionez, lehenengo bi hilabeteetan ez dago atxikimendu-figurarik; aitzitik, edozein pertsonak zaintzen ditu haur horren bizi-premiak, aurrera egin dezan.

Bi hilabetetik aurrera, gutxi gorabehera sei hilabetera arte, haurtxoa atxikimendu-figura edo -figurak zaintzaile nagusitzat edo lotura afektibo nagusitzat hartzen hasten da. Baina, ze gertatzen da zaintzale nagusitzat nor hartu ez duten umeekin? Nolako garapena emango da edota nola hasiko da inguruarekin harremanetan "kondidantzazko" pertsona umea sofan uzten duena eta ia ez duena besoetan hartzen? Zelako atxikimendua garatuko dute ume hauek bularra hartzeko momentuak ia ez dituztenean? Eta momentu horiek daudenean, ama subtantzien menpean dagoenean?

 Sei hilabete eta hiru urte bitartean, gutxi gorabehera, atxikimendu-egituraren prestakuntza handiagoa ikusten hasten da. Emozioen erregulazioa agertzen hasi da, baina oraindik zaintzailearen figura behar da haur horri emozionalki erregulatzen laguntzeko. 

Nire lehengusina adibidea jarraituz, profesionalek diote epe honetan larriena gertatu zela, berak negar egiten zuenean inor ez zihoan bera kontsolatzera, adituek ume hauek "panpin umeak" deitzen dituzte. 


Eta hiru, lau urtetik aurrera, eskola-etaparen hasierarekin batera, erregulatzeko gaitasun handiagoa agertzen da, bulkadak kontrolatzeko gaitasun handiagoa. Haurrek askoz ere ahalmen handiagoa izango dute aurre egiteko, oinarri seguru bat izan badute.

 


                          


Atxikimendua da mehatxu-egoeretan umeari segurtasuna emateko arduraduna. Atxikimendu seguruak aukera ematen dio umeari mundua esploratzeko, ezagutzeko eta besteekin harremanak izateko; izan ere, lasaitasunez sentituko du lotura izan duen pertsona han egongo dela, hura babesteko. Hori gertatzen ez denean, beldurrak eta segurtasunik ezak eragina dute mundua interpretatzeko eta harremanak izateko moduan. Azkenengo hau gertatzen zaio lehen aipatutako umeei, loturak sortzeko arazoak dituzte.

Haurrak seguru daudenean (atxikimendu segurua), besteekiko harremana askoz ere hurbilagoa da, hurbilagoa. Arriskuak zein diren ulertzen dute, aurre egiten saiatzen dira,zer emozio sentitzen dituzten eta zergatik sentitzen dituzten ulertzen dute. Aitzitik, atxikimendua segurua ez denean (atxikimendu ez-segurua), haurrek lehen lotura afektiboetatik segurtasun hori sentitzen ez dutenean, askoz ere zailtasun handiagoak izaten dituzte besteekin harremanak izateko. Beldur handiz egin dezakete, uneren batean kalteren bat jasan dezaketela pentsatuz. Eta deserosoago edo deserosoago sentitzen dira besteekiko harremanarekin.

Horregatik, garrantzitsua da lotura segurua ezartzea lehenengo egunetik, haurraren eta haren ardura duten gurasoen edo pertsonen egoera hobetzeko.

Natiren kasuan, gure familiara ailegatu zenean, barre egiteko arazoak zituen, beti logela batetik desagertzen ginenean ez ginela bueltatuko uste zuen eta zenbait hilabete egon behar izan zen nire izekorekin besarkaturik lo egiten. Orain 10 urte ditu eta askoz hobeto dago, nahiz eta atzerapen handiak dituen ere. Babesgabezia egoera hain larrian egonda arazo psikologiko eta neurologikoak garatu zituen, orain, profesionaleen laguntzaz eta familian egiten ari ditugun errefortzuen ondorioz bere atxikimendua hobetzen doa eta pixkanaka ulertzen doa guk bera maite dugula eta bere ondoan egongo garela. 5 urte oso gogorrak izan dira, baina azken urte hontan, pixkanaka barre egiten doa eta konfidantza handiagoa du berarengan, baita gugan ere bai.

 

 Eranskinak

Bonillo,M. (2021). El Apego ¿Qué es? ¿Cómo se desarrolla? ¿Qué influencia tiene?. 2022, de Área Humana Sitio web: https://www.areahumana.es/apego/

Comentarios