Amatasuna Nerabezaroan

Urte honetan, 2 neskatila hurbildu zaizkigu auzoko talde feministetara haurdun zeudela, hainbat arrazoirengatik hurbildu zitzaizkigun, nesketako batek laguntza behar zuen gurasoei haurdunaldiaren berri emateko, besteak laguntza psikologikoa behar zuen, haurdunaldia ez baitzuen bilatu.

Isilpeko informazio gorde behar dugu, baina hurrengoa kontatzeko baimena badugu: bi neskak estresaren beldur ziren. Beldur ziren umeengan eta haien garapenean zerbaitek eraginik izango ote zuen.

Laguntza profesionala bilatu eta kasua bideratu ondoren, azken aste hauetan, jaioberriaren garapenari buruz hitz egiten ari garela klasean, erantzunik gabeko galderak egiten nituen neure buruari etengabe.
Horregatik, artikuluak aurkitzen eta gaiaz gertuko adituekin hitz egiten saiatu naiz.



Hasteko, haurnaldiak nerabeengan duen eragina ere azpimarratu nahi nuen, horrela, nerabeek jasaten duten estresaren jatorrian eraginez. Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko Martha Restrepok (1991) honako puntu hauek aipatzen ditu ondorio psikologikotzat nerabeengan:

-
Planifikatu gabeko haurdunaldia aurre eramatea aukeratzeak hezkuntza- eta okupazio-planak aldatzearekin lotutako estresa.
- Estresa, amatasunak sortutako rol anitzen arteko trantsizioaren ondorioz. Bai ezkontza, halakorik balego, bai erantzukizun ezberdinak, goizegi gertatzen dira batez bestekoaren arabera.
Depresioa, etsipen-pertzepzioa, suizidio-ahalegin ohikoenak.
- Frustrazioa, familiaren premiak asetzea ahalbidetzen duten hezkuntza- eta okupazio-asmoak lortzeko zailtasunagatik.

Ama nerabeen seme-alaben osasun-arazoak lotuta daude jaiotzean duten pisu txikiarekin, Apgarren testeko balorazio apalekin, jaiotzean izandako traumatismoarekin, arazo neurologikoekin eta bizitzako lehen urtean hiltzeko arriskuarekin, azken hori ama-adinetan baino bi aldiz handiagoa baita. Ama nerabearen semea, ezbairik gabe, kezkatzen duen haurra da; izan ere, pertsona horren garapena beste pertsona baten mende egiten da, berea osatu gabe.

Honek guztiak umearen ernaldian, jaiotzan eta bizitzan eragin handia izango duten gaiak dira. Badaude egoera batzuk zeinetan umearen garapenean atzerapen handiak dauden. 
Honekin guztiarekin, Hezkuntza Sexualaren beharra azpimarratu nahi dut, uste dut Hezkuntza sistema bakarrik ailegatu ahal dela neska hain gazteengana, eta baliabide honekin, behar duten informazio eta laguntza-zerbitzu guztiak izango dituzte bere esku. Esan beharra dut bebai, horrelako formakuntzak mutilentzat ere izan behar direla.

Bibliografía:

Molas, X. (2019, octubre 7). Embarazo adolescente: factores psicológicos. PsicoActiva.com: Psicología, test y ocio Inteligente. https://www.psicoactiva.com/blog/embarazo-adolescente-factores-psicologicos/

Cancino, A. M. M., & Valencia, M. H. (2015). Embarazo en la adolescencia: cómo ocurre en la sociedad actual. Perinatologia y reproduccion humana29(2), 76-82. https://doi.org/10.1016/j.rprh.2015.05.004




Comentarios