Posizio podalikoan erditzeak
Zer gertatzen da haurra posizio podalikoan datorrenean? Zer gertatzen da 28. astean oraindik haurra posizioan aldatzen ez denean?
Ama askok buruan izango dituzten bi galdera dira, seme-alaba posizio zefalikoan ez datorrela jakitean. Gaur egun, zorionez, obstetrizia medikuntzak eboluzionatu egin du, eta, beraz, esku hartzeko modu asko daude, baita umekia nola garatzen den behatzeko moduak ere bai.
Erditze gogor baten ondoren jaio nintzen ni, egindako ekografietan bazirudien oso handia nentorrela, bereziki burua handitxu nuela. Hori dela eta zesarea bat programatzea erabaki zuen emaginak.
Erditu arte, nire posizioagatik ezin izan zuten ikusi zilbor-hestea lepoan kiribilduta nuenik,8 buelta eman zuen kordoiak nere lepo inguruan, eta horrek zaildu egiten zidan erditze prozesuan zehar arnasa hartzea.
Lehen aipatu dudan heinean zorionez medikuntza obstetrizioak eboluzionatu egin duela, hori diot, orain dela 70-80 urte, emakume askok eta horien artean, landa-eremuko emakume askok, beren borondatez erabakitzen zutelako edota bitarteko faltagatik, etxean erditzea erabakitzen zuten. Nire amona izan zen horietako bat, 5 erditze izan zituen eta 5ak etxean.
Gaur egun, ekografien kalitatearen aurrerapena dela eta ernaldiaren garapena urte batzuk baino askoz hobeto eramaten dira aurrera.
Comentarios
Publicar un comentario