Jaio berrien erreflexuak

 Honako honetan, garrantzia iruditu zait jaio berrien erreflexuei buruz aritzea. Bizitza hasiera horretan, lehenengo erreflexue horien bidez jun gaitezke umearen garapena nabaritzen eta behatzen. 


Eta klasean azaldu den moduan, 2 motatako erreflexuak daude: Iraunkorrak eta Aldi baterako erreflexuak.




Lehena bizitzan osoan zehar mantengo ditugun erreflexuak dira, hauek adibidez: begiak kliskatu, errotula mugitu, arnasa hartu, begi-ninia mugitu, eztul egin, usin egin eta irentsi dira. Bestaldetik, aldi baterako erreflexuak desberdinak dira, Babinski (12.hilabetera arte), flexioa, mororen erreflexua (7.hilabetera arte), makurtu, muturkatu, martxa automatikoa, jauzia, hurrupaketa, prentsioa, igeriketa (6.hilabetera arte), toniko zerbikala eta sabelekoa dira.

 Aldi baterako erreflexuak beraz, laugarren hilabetera arte irauten dutenak dira. Aipatutako 3 horiek izan ezik, hauek zertxobait gehiago irauten dutela.

Hau guztia klasean komentatu ostean, praktikan jarri nahi nuen ikusitakoa, horretarako nere lagunarekin geratu nintzenean, bere semea behatu egin nuen. Bere semeak 8 hilabete ditu.

Ikusi izan nuenetik, hurrupaketa izan zen oso nabaria zen errreflexua. Semea mahai gainean edota lurrean ikusten zuen guztia ahora eramateko beharra zuen eta behin ahoan, zurrupatu eta miazkatu egiten zuen. Holan gutxinaka munduari buruz daukan informazioa handitzen juten da bere esperientziaren bidez. Muturkatze erreflexua ere bai nabaritu izan nuen, hau da umea masaila ukitzen bazuen objektuaren batekin, haurra burua biratzen zuen estimulatutako alderantz.



Erreferentziak:

  • López, JF. (2012). Bizi zikoan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Bilbao: Deusto.


Comentarios