Habia hutsaren sindromea

Nere lehengusinak masterra amaitu eta praktika batzuk egitera joan da Salamancako Unibertsitatea, masterra egiten zuen bitartean lan egiten egon da eta etxetik joateko momentua dela erabaki izan du, orain dela 6 urte bere ahizpa Sevilla utzi ere eta Madrilera jun zen lan egitera. 

Nire lehengusinaren egoerak pentsatzeko uneak eman dizkit azkenengo hilabetetan, batez ere hasieran beldur nintzen nire izekok egoera nola hartuko zuen, gertuko familia ugari aldendu izan dira seme-alabek etxetik joatean, bereziki herrian. Hor konturatu nintzen landa-munduko herrietan horrelako gauzek eragin negatibo bat dutela hirian baino. 

Definizioari dagokionez, habia hutsa gurasoek edo tutoreek sufritzen duten sindromea da. Sindrome hau seme-alabak etxetik joaten direnean sortzen da. Guraso batzuk haien seme-alabek etxetik joaten direnean txarto pasatzen dute. Sindrome hau emakume zein gizonetan gerta daiteke baina gehienetan emakumeek sufritzen dute (zaintza-lanen rola haiek izan dutelako egoera gehienetan). Esan beharra dago, azkenenego hamarkadetan zorionez egoera aldatzen dagoela.

Sindrome hau gainditzeko hainbat aholku aurki ditzazkegu: zure seme-alaben independentzia onartzea, egongarria izatea, gertatu zaizunari buruz hausnartzea, informazioa bilatu, seme-alabekin kontaktua izaten jarraitu, familiaren erlazioa berriz definitu, besteengan sostengatzea, interes berriak garatzea eta laguntza eskatu, beharrezkoa den heinean.

Nire izeko-osabek "egoera oso arraroa dela" diote, hala ere, bizimodu aldaketa batzutan zaila den arren, bere bizimodua birplanteatu behar izan dute. "Eskerrak harreman oso ona mantendu izan dugula beti, bestela, isiltasunak eta gatazkek gure harremana suntsituko zuten" esan zidan nire izekok. Lagunak izan ditut etxetik joan direnak, ni neuk pasaden urtean donostin egon nintzen urtebete bizitzen, baina nire nebak etxean jarraitzen zuen, beraz, egoera ez zen berdina.
Habia hutsaren sindromea hainbat kausa edo faktoreengatik gerta daiteke, esaterako, bizitza osoa ematea seme-alabak zaintzen, ohitu egiten dira bizitzan zehar seme-alabekin denbora asko pasatzen eta joaten direnean hutsune handia sentitzen dute; seme-alabek handiak eta independienteak direla ez onartzea edota jubilatua izatea, denbora gehiago etxean egon dezaketa, beraz, habia hutsik dagoela asko nabaritzen dute.



Askotan bizitzaren etapa hau egoera txar bat moduan hartzen dugu, etxea hutsik geltzen delako baina badaude ere hainbat kasu positibo habia hutsaren kasuan. Guraso askok momentu triste eta txar bat moduan hartu beharrean aukera bat bezala ikusten dute. Alabaina, modu positiboan begiratzea ere posiblea da, gurasotasuna heldu baino lehen jarduerak, bizimodura hurbiltzea posiblea da, edota seme-alabak zeuden bitartean gurasoek egitez ez zituzten gauzak, planak egiteko. 
Bestetik, esatea, seme-alabek etxetik joatea garapen prozesuaren parte bat dela, eta nire ustez, gurasoek harro sentitu behar dira bere seme-alaben autonomiaz eta burujabetasunaz, azken finean gurasoek eman dieten hezkuntzari esker lortu omen da.

Erreferentziak: 

  • Juan Fco. López Paz. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Aritalpenak Deustuko Unibertsitatea.

Comentarios