Erretiroa

Poesíaren inguruan egunero lan egiteak gauza polit asko ditu, horien artean poesíaren bitartez ezagutu ditudan pertsonak. Gaurkoan, Andrea Uña aipatu nahi dut. Andrea, poeta eta pentsio duinen aldeko kontzentrazioetan dagoen hizlaria da. Holan izan da azkenengo urteetan astelehenero pentsionistak Udaletxean bildu izan diren bakoitzean.

Andrearekin ordu asko eman ditut berba egiten, eta horietako askotan "Erretiroaren idealizazioa"ri ein dio berak erreferentzia, "gehienok gogoak ditugu erretiratzeko, nire belaunaldikoek oso gazte hasi ginen lanean, baina batzutan bizitzak ez du hobera egiten jubilazioa ailegatzean, kontrakoa baizik"adierazten du Andreak. Berak sarritan errepikatzen dit "askok beldur gara erretiroaz, pentsio hori nahikoa ez delako familia askotan".                                          Azpimarratu nahiko nuke pentsionisten aldarrikapenen bat "Los derechos no se tienen que mendigar, se consiguen luchando”.



Zahartzarora hurbiltzean, erretiroa hartzea eta noiz egin erabaki garrantzitsuak dira, nolako bizimodua izango duten erretiratu ostean, zertan emango duten bere denbora... Momentu horretan, beldur asko sortzen dira batzuetan: errutina berria sortu behar da, harreman-formalak sortzeko espazioak mugatzen dira, batzutan nahaste fisikoak agertzen dira...

Erretirora gaizki egokitzeak autoestimu txikia sor dezake, eta autoestimuaren galera horrek eragin negatiboa izan dezake funtzionamendu autonomoan (Bravo eta Caro, 2002). Kontulariaren arabera, autoestimu handia dute erretirodun aktiboek eta ongizate psikologiko handiagoa dutenek (Bravo eta Caro, 2002).

Hau irakurtzean gauza bat zetorren nire burura behin eta berriz, erretirora gaizki egokitzen diren pertsonen egoerei sarritan dituzten pentsio prekarioak gehitzen badizkiogu nolakoa izango den edo nola hobetuko den bere zahartzaroa horrelako egoera baten sartuta badago.

Azkenengo hau, pertsonen askoren egoera da,zorionez nire familian ez da horrelakorik egon, baina lan egiten dudan zentroko pertsona asko daude egoera horretan.

Espainan erretiratzeko adina igotzen ari da, egia da gero eta urte gehiago bizi direla nagusiek, baina pentsioak aldiz, oso motel doaz igotzen. Larria iruditzen zait gaian pentsatzen dudan bakoitzean zenbat gizon edo emakume nagusi bizi izango diren ezengonkortasun ekonomiko horretan.

Gai honek asko larritzen nau, eta gazteok gai honi buruzko kontzientzia oso gutxi dugula uste dut.
Gai honekin batera beharrezkoa da “pentsio duin"ei buruz berba eitea eta hauek aldarrikatzearen beharra.

Amaitzeko esatea, gizarteak honen aurrean egiten duen "oídos sordos"-ak berriz ere pertsona nagusiak eta pairatzen dituzten egoeren ikusezintasuna dela.


ERREFERENTZIAK:

-Bravo, C. y Caro, M. (2002). Efectos psicosociales de la jubilación por vejez en las variables de autoestima y apoyo social en el adulto mayor afiliado al Instituto de Normalización Previsional de la región metropolitana. Psykhe, 11(2), 89-108.

-Cándido, A., Díaz, C., Duque, C., Estévez, E. y Gamero, L. (2016). Influencia de la jubilación en la satisfacción con la vida y la autoestima. ReiDoCrea, 5(2), 21-26.

Comentarios