Deserrotze soziala, zahartzaroan

 Pixkanaka, ikasturtea amaitu egiten da ikasleentzat, baina baita adinekoentzat ere, beren astea kirol, arte, irakurketa... jardueraz beteta baitago. Eguneko zentroetako jarduerak ekainaren amaieran utzi ohi dira, eta nahiz eta ni bezalako langileak egun hori ailegatzea nahi dugun, adineko pertsona batzuek ez dute nahi egun hori iristerik.

Askotan, bai yogako klaseetan zein solasaldi dialogikoetan, badira familia duten pertsonak eta lagun-sare oso ona dutenak. Hala ere, zoritxarrez, pertsona guztiek ez dute zorte hori eta ez dute sare sozial edo familiarrik, eta askotan ez dute ez bata ez bestea. Zorionez, urritik ekainera bitartean, pertsona horiek argi ikusten dute ikastetxeko ia jarduera guztietan izena ematen dutela etxetik irtetera behartzeko eta, horrela, ariketa fisikoa egiteko edo abesbatzan abesten entretenitzeko.

Baina horren atzean zer dagoen aztertzen hasten bagara, deserrotze sozial bat ikusiko dugu, pertsona asko nahigabe bakarrik egotera eramaten dituena.

Hori dela eta, deserrotze soziala honela defini daiteke: deserrotze soziala haren sare-sozialaren haustura edo deskonposizioa da. Deserrotzea erretiro ostean agertu ohi da eta familia-egituraren barreiatzea eta lagunen heriotzak agertzean egoerak okerrera egin.

Baina egia da gertaera horren arrazoiak desberdinak direla. Batzuetan, familia existitzen da, baina urrun bizi da, beste batzuetan ez dago familiarik. Bi kasuetan, adinekoa auzo batean bizi bada, adibidez, errazagoa izango da eguneroko bizitzan sozializatzea. Baina harreman horiek karakter formal batekoak izango dira, eta, beraz, pertsonak gutxienez norbaitekin harremanak izaten lagundu ahal izango dute, baina laguntzarik gabe jarraituko dute zerbait behar dutenean.



Beraz, aipatutako deserrotzea partziala ala erabatekoa izan daiteke. Deserrotze partzialean bi egoera bereiz ditzakegu. Bat, subjektua beste toki batera bizitzera doa baina inguru berean, eta auzoko gizarte-sare berean integratuta jarrai dezake neurri batean. Bi, aurreko bizitzako auzoko gizarte-sarea bertan behera uzten du, baina, harreman estuak ditu familiarekin edo auzoko berriekin.

Erabateko deserrotzeari dagokionez, egoera txarrena da, adineko pertsonak familia eta lagun barik geratzen denean gertatzen da.

Deserrotzea eta horrekin batera datozen bakartzea, babesik eza eta partekatutako intimitate falta muturrera eramanda agertzen dira seniderik ez duten nagusien artean. 

Horregatik guztiagatik, naguzien bizitzan funtsezko gizarte-mailako erreferente bihurtzen da familia.

Amaitzeko, familiek pertsona nagusi bat badute harekin denbora pasatzeko gonbidatuko nieke eta holan ez bada, Zahartzaroan giza-sare bat eiteko momentua ere izan daiteke, adineko etxeetan edota eguneko zentroan. Ni bezalako beste pertsona asko bagara oso konziente ze kolektiborekin egiten dugun lan eta beti lan egingo dugu, errazten, pertsona nagusiek ere elkarrekin gauzak egiteko.


Erreferentziak:

  • Juan Fco. López Paz. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Aritalpenak Deustuko Unibertsitatea.

Comentarios