Zaintza lanak eta sororitatea zahartzaroan
Astelehenean, 3.adineko eguneko zentroan lanean 2 emakume klase hasi baino lehen erakutsi zizkidaten marrazketa klasean egindako marrazkiak. Zentroan 5 irakasle gaude, pintura, kantu, memoria, dantza eta pilates. Proiektuak elkarrekin egiten ditugu, bakoitzak bere helburuak bilatuz. Zentroan pertsona asko daude eta guztiak ez datoz gure "klaseetara", batzuk behean kafe bat hartzen eta karta-jolasetan aritzen dira.
Egia da ni Pilates irakasle naizela baina hilabean behin liburu bat hautatzen dugu eta horri buruz egiten dugu berba, tertulia dialogikoaren bidez. Hilabete honetan, idaztea gustuko duten pertsonei haien ipuinak ekartzeko gonbidatu nituen. Egun horretan, enteratu nintzen haietako batzuk ACCEM ONGak aurkeztutako #SolasNO kanpainan parte hartu zutela haien microrelatuak bidaltzen.
Egun horretako tertulia interesgarriena izan zen, askok haien bakardeadari buruz hitz egin zutelako, eta ez bakarrik hori, baizik eta nola batzutan isolatuak sentitzen ziren "Somos unas de las grandes olvidadas del sistema" esaten zuen Juliak, "y también de las familias".
Momentu horietan "mantener la compostura" ez da erraza. Bueno, gauza da, "La soledad de la señora Vila" film laburra ikusi genun eta ia guztiek haien burua ikusi zuen isladatuta. Kasualitatez, egun horretan etorri ziren guztiak emakumeak ziren eta horrek bultzatu zituen haiek emakume bezala bakarrik egotearen beldur hori salatzeko eta elkarbanatzeko.
Zahartzaroaren feminizazioa azpimarratzen du kanpainak: zahartze-prozesuan ez dago gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun biologiko eta emozionalik. Eraman den bizimoduaren ondoriozko beste desberdintasun batzuk oztopatzen dituzte, baldintza ekonomikoak, kulturalak eta sozialak kontuan hartuta.
Adineko emakumeek eragin handiagoa izaten dute hainbat faktorek, hala nola klase sozialak, etniak, sexuaren araberako zereginen banaketa desberdina duen hezkuntza tradizionalak, genero-rolen eta -estereotipoen esleipenak, lan ordaindua eskuratzeko ezintasunak, pobreziarekiko urrakortasun handiagoak edo hezkuntzara iristeko zailtasunek. Horren ondorioz, adineko emakumeak dira bizitzako etapa berantiarrenean genero-desberdintasunak gehien eragiten dien taldeetako bat. Zahartze aktiboko bizitzarako sarbidea zailagoa da, eta, beraz, beharrezkoagoa da arreta sozio-sanitario eta emozionaleko premia integrala duten emakume horiekiko sentsibilizazio- eta ahalduntze-ekintzak bultzatzea.
Emakume hauengan emozioz betetako gertaera bat partekatu nahi nuke orain, eta bakardadea eramangarriagoa izan dadin beraien artean egiten duten sororitate ariketa da. Erlazio formal batetik, pilates klaseetan edo solasaldietan konfiantzaren eta iragandako denboraren bidez, harreman informalak eratzen dira, eta, askotan, oso laguntza garrantzitsua ematen zaie elkarri. Sororitate-keinu horiek medikuari laguntzera, errekaduak egitera eta etxean bakarrik sentitzen direnean deitzera iristen dira. Zer jan duten, lisatu duten arropa edo garbigailuak soinua ateratzeko zenbat denbora behar duen kontatzean oinarritutako deiak. Txikiak izanagatik ere, bizitza askori ilusioz edo, gutxienez, bakardade gutxiagoz eusten dioten sororitate-keinuak dira.
Besterik gabe, nola emakume zaharrak gizartearen isilpena pairatu behar duten aitortu nahi nuen. Eta nola ez, zelako inpaktua duen bere gorputzetan horrelako biolentziak. Bestetik, lagunek eiten duten akonpañamendua ere azaldu nahi nuen, betidanik egon diren harremanak eta egoitzetan sortzen direnak. Bestetik, sare-erlazionalak beharrezkoak dira, baina ez da nahiko. Sistemak eta gizarteak ere begiratu behar du haiengatik, hain bizitzak erraztuz.
Erreferentziak:
-Accem. (2019, marzo 27). «La soledad de la Señora Vila», un emotivo cortometaje sobre la soledad de las mujeres mayores de la campaña #SolasNO. Accem. https://www.accem.es/cortometraje-soledad-de-mujeres-mayores/

Comentarios
Publicar un comentario