Zahartzaroari buruzko mitoak.
Nerabeekin gertatzen den bezala, zahartzeari buruzko mito batzuk ere badaude. Horietako konsziente izaten hasi nintzen laneann hasi nintzenean. Horrek bultzatu ninduen asko nire amamekin hitz eitera.
Zahartzea prozesu natural ulertzea batzuetan zaila da, oso. Pertsona askok zailtasunak dituzten haien zahartzea onartzeko. Nire aburuz, zaila izan beharko da ispilu aurreko begietan zure gaztetasun burua isladatuta ikustea.
Bestetik, ere uste dut gizarte kapitalistak eta patriarkatuak nolabaiteko beldurrarekin hezten dituela emakumeak, haien buruak zaharra ikustearen beldur. Kremak, tratamenduak eta miloika gauza inbentatu dute.
Gaiarera bueltatuz, zahartzea gertakari unibertsala da, aldatzen dena, nire ustez, kultura desberdinek nola ulertzen duten da. Mendebaldeko herrialdeetan, eta hau diot, oraindik ere African, Indian, Latino Amerikako herrialde batzuetan pertsona nagusiei balio sakratu bat egokitzen diete.
Mendebaldeko herrialdeetan, aldiz, estereotipo nahiko negatiboak ditugu zahartzaroaren aurrean.
Hona hemen, horietako batzuk:
-Adinarekin batera zahartasuna dator halabeharrez.
-Gehienak familiarengandik bakartuta daude.
-Gehienek osasun kaxkarra dute.
-Ez dute ahalmenik, ez interesik sexu-harremanetarako.
-Nahiago dute jarduerak eta adiskidetasu-harremanak murriztu.
Hauek dira sarritan zahartzaroari buruz entzuten ditugun esaldiak eta nahigabe onartzen ditugunak. Agian ezjakintasunaregatik, agian berokoikeriagatik... Hala ere, pertsona nagusiak hain gauza txikira murriztea, ez dago ondo. Pertsona nagusiak altzari bat izango balira bezala.
Azken aldi honetan, eta Covid-19 hasi zenenean, lehenengo konfinamenduan, pertsona nagusien diskurtso asko biral egin ziren arren, inoiz baino gehiago agerian utzi zen zer nolako puntura arte ahazten garen pertsona nagusietaz, bakardade edota isolamendu extremo batera ailegatu arte.
Ahazten zaigu zahartzaroan ere, gauza pilo ikas daitezkela, gaixotasunak agertu daitezkela, ala ez. Niretzako Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Lana hain garrantzitsu dira pertsona nagusiak haien prozesuetan laguntzeko, motibatzeko eta haien bizitzak 50 urteko heldu baten bizitza bezain duina dela.
Deshumanizatzen ditugu sarritan, honegatik, hain garrantzitsua da pertsona nagusiekin denbora igarotzea, hurak eta euren jarduerak behatzea eta behar duten guztian laguntzea
-López Paz, J.F. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol.13.) Universidad de Deusto.

Comentarios
Publicar un comentario