Zahartzaroa era zahartzea

 Gaurkoan ere, zahartzaro gaia landu nahi dut.

Azkenengo urtean hainbeste denbora pasa izanez Zahartzaroan dauden pertsonekin, barneratu eta ikasi dudana gero eta presenteago dut nire egunerekotasunean.

Eskerrak ere, oraindik nire bi amama eta aitona bat dudala. Baina gaurkoan mundu ruralean bizi den amama eta ya ez dagoen aitonan zentratzea nahi dut. Niretzako, betidanik 2 mundu egon dira nire bizitzan, hiria eta herria (nekazaritzan oinarritutako bizitza). Bigarrenean hazi nintzen ni, gurasoek lan egin behar zutenean, oso txikitatik Salamancara eramaten ninduten nire aitona-amonak ni zaintzeko. Hori dela eta, denbora asko igaro dut pertsona nagusiekin. Eta behin baino gehiagotan bizi-zikloaren luzepenaz hitz egiten zen, hau da, nola nire birramona oso goiz gaixotu eta hil. Nola herriko pertsona heldu asko 50 urterekin gaixotu eta hil egiten ziren (ezin dugu ahaztu, sarritan baliabide ekonomiko-logistiko-garraio eza zutelako ematen zela).

Gaiarekin hasi baino lehen, esan nahi nuke betidanik pentsatu izan dudan zeozer. Ezeztatu ezina da bizi-kalitatea eta bizitza ereduak oso desberdinak direla egunero landa-eremuan bizitzen diren eta hirietan bizi diren pertsonen artean. Hori esaten dudanean, ez naiz errutinaz bakarrik ari, adibidez, lurrarekin eta animalia-bizitzarekin etengabe kontaktuan egoteaz benetako onurak ditu. Hori, teoria hippya izatetik urrun, errealitate bat da. Izan ere, pertsona horiek ez dute zerikusirik hirietako alferrikako bizien makro-teknologizazioarekin.  Horregatik, nire ustez, landa-eremuko pertsonak askotan sustraituago daude bizitzara eta haien prozesuetara. Zahartzaroa ere beste era batera ulertzen da. Ezin dut ukatu beste zentzu askotan pentsamendu ez hain atzerakoia eta pentsamenduaren aurrerapen kritikoa behar direla, baina zalantzarik gabe, nire ustez, hiri-inguruneetan baino modu naturalagoan onartu egiten dira zahartzaro-prozesuak. Antropologiari esker, sinesmen hori sendoago osatu ahal izan dut.



Mendebaldeko bizi-kalitateak hobetu direnetik, bizi itxaropena luzatu da. Modu honetan, zahartzaroa, etapa berria da zahartzen ari direzen pertsonen ikuspegitik.

Bestetik, lehen pixkat azaldu dudan bezala, XX. mendearen amaierara arte ez du inoiz hainbeste jendek hain bizi-itxaropen luzea izan. Hau gizarteak eraldatu ditu eta gizarteetan presenteago egotea eragin du, modu honetan, gizarte sistema eragiten eta baldintzatu egiten dute herrialdeen garapena.

Hortaz, bereizi ezinezko 2 ikuspegi hartu behar ditugu kontuan:

- Pertsonaren zahartzea, hau da, pertsonak adinean aurrera egin ahala, igarotzen dituen prozesuak.

-Gizartearen zahartzea, hau da, pertsonak zahartzearen ondorioz  gizartearen egituran gertatzen diren aldaketak.


Amaitzeko, nere aitonak errezitatzen zidan estrofa batekin amaitzea nahi dut:

"Pero no es la edad que tengo, ni lo que la gente dice,

sino lo que mi corazón siente y mi cerebro dicte.

Tengo los años necesarios para gritar lo que pienso,

para hacer lo que quiero, para reconocer yerros viejos,
rectificar caminos y atesorar éxitos."

Erreferentziak: 

-López Paz, J.F. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol.13.) Universidad de Deusto.

-Poema: JOSÉ SARAMAGO, ¿Qué cuántos años tengo?



Comentarios