Nerabezaroko garapenari buruzko mitoak

 Gaurkoan, nerabeei buruz hitz egingo dut, Nerabezaroko garapenari buruzko mitoei buruz, zehazki. Ez da hainbeste pasa ni nerabe izatetik utzi nuela, baina etxean, Nerabe bat dut, nire neba. Eta gai hau lantzeko interesgarria izaten ari da berak egiten dituen jarduerak eta joerak behatzea eta izena jartzen jakitea. Beste aldetik, gizartearen mitoen eragina ere nabaritu izan dugu etxean. Sarritan Alex kexatzen egiten da esanez: "Beti diote nerabeei ez zaigula axola familiaren egoera, beti gure munduan gaudela", "asko gezurtzen dugula diote".

Barregarria da, zeren hau azaldu eta gero haserretzen da eta une askotan eztabaidatzen hasten da gurasoekin, gurasoek esandako zeozer ez zaiolako gustatu eta kontra egin nahi duelako. Hori bai gazteen ezaugarri bat, Eztabaidatzeko joera.

Nerabezaroei maiz sartzen dira kategoria negatiboetan, nerabezaroa gaixotasuna edo arazoa izango balitz bezala. Estereotipazio hauek mito bezala definitzen dira. Mitoak suntsigarriak eta iraunkorrak dira, gainera oztopoak izaten dira harreman maitekor eta zintzo bat sortzerakoan.



Nerabezaroari buruzko mito batzuk: 

  • Krisi naturala eta beharrezkoa da. Mito hau gezurra da, zeren adin fase bat da, gero bakotzak krisi moduan ala ez ulertu dezake,

  • Nerabeek ez dakite inoiz non dauden. Gezurra da, gehienek orientazio arazoak dituzte baina hori ez du esan nahi ez dakitenik non daude.

  •  Nerabeak ausartegiak dira. Mito hau egia da, nerabezaroan esperientzia atsegin guztiek, dopamina hormona askatzea eragiten dute, beraz, zenbat eta dopamina gehiago, orduan eta euforia sentsazio gorputzean. Nerabeek dopamina kantitate handia askatzen dute eta damu daitezkeen arriskuko joerak estimulatzen dituzte.

  • Nerabeei ez zaie importa bere gurasoek pentsatzen dutena. Gezurra, gurasoekiko garai zaila den arren, beraien pentsamendua asko importa zaie, hori dela eta, sarritan eztabaidak sortzen dira.

  • Nerabezaroei bakarrik interesatzen zaie sexua. Mito hau gezurra da, nerabeek pertsona helduak baino interes gehiago dauka sexuagatik, baina ez zaie soilik interesatzen sexua.

  • Nerabezaroek ez dute argi zer nahi duten. Mito hau gezurra da, merabezaroek zalantzak izan arren, argi daukate zer nahi duten eta beraien helburuak planteatzeko kapazak dira

  • Droga gehiago kontsumitzen dute. Gezurra, nerabeek drogak probatu, autore batzuk diote gero eta beranduago probatzen dituzte, hala ere, beraien kontsumoa handitu da.


Hauek dira nerabezaroko garapenari buruzko mito batzuk, askoz gehiago daude. Nire ustez, larria iruditzen zait behin esan digutena erreproduzitzea benetan horretan hausnartu gabe. Haurnarketa edota kontrastatu gabe, egiazkoak ez diren teoriak edo ideiak helarazten dira. Eta gizarterako eta gizabanakoentzako ere arriskutsua da.

Erreferentziak:

-López Paz, J.F. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol.13.) Universidad de Deusto.


Comentarios