Nerabeen egozentrismoa

Nerabezaroan aldaketa nabariak gertatzen dira nerabearengan, holan, inguruneari egokitzeko egozentrismoa mekanismo hutsa da.

Oporretan, nire nebarekin nahikotxo berba egiten nabil. Elkarrizketa horietan bere nerabezaroa eta nirea konparatzen saiatzen naz. Zeren nahiz eta nerabezaroak denok bizitzen dugun aldia den, guztiok ez dugu modu berberan bizitzen. Beraz, hitz egiten konturatu naiz zeinek dituen jokaera egozentriko batzuk garatuago eta beste batzuk gutxiago.



Hauek dira nerabeen jokaera egozentrikoak eta jarrerak:

-Aginte irudiei buruzko kritikak: nerabeek konturatzen dira lehen miresten zituztenak euren altaretik erori direla.

-Eztabaidatzeko joera: ñabardura txikienak ere hautemateko kapazak dira, hori dela eta, sarritan gaitasun hori erabili nahian, eztabaidara ailegatzen dira, arrazoia bilatzeko nahian.

-Autokontzientzia: irudizko ikus-entzuleekin lotura du, hau da, pertsonak hura begiratzen eta berataz kezkatuta daudela bere itxuraz eta pentsamenduaz.

-Norberaren fabula: Uste du bere bizitzan gertatzen diren gauzak bakarrik berari gertatzen zaizkiola (adibidez gauza txarrak bakarrik besteek sufritzen dituzte). Ezaugarri honek bere nortasuna indartzeko erabiltzen du.

-Zer erabaki ez jakitea: askotan nerabeek ez dakite zer erabaki eta hori komunikatzeko orduan nabaritzen da.

-Itxurazko hipokresia: nerabeek ez dute bereitzen zer den ideal bat adieraztea eta zer den hori lortzeko benetan lan egitea.


Erreferentziak:

-López Paz, J.F. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol.13.) Universidad de Deusto.

Comentarios