Jolasaren garapena

Jolasa funtsezko jarduera da haurren garapenerako eta ikaskuntzarako. Hasieran, gorputzaren mugimendu sinpleak dira, eta pixkanaka-pixkanaka handitzen eta konplexuago bihurtzen dira beste elementu batzuk sartzeko. Denborarekin, jolasari esker, haurrak bere irudimena garatu, bere ingurumena esploratu, munduari buruz duen ikuspegia adierazi, sormena garatu eta trebetasun sozioemozionalak garatu ahal izango ditu beste ume edo heldueekin.

Herrian, opor hauetan normalean hutsik dagoen herria, umez bete da. Hain txikia izanda, kalean, parkean, tabernan guztiok elkartzen gara. Eta harrigarria iruditu zait nola umeek jolasten zuten. Teoria jakingo ez banu, agian ez nioke hainbeste garrantzia emango, baina benetan interesantea dela haiek behatzea eta ikustea nola euren gorputza edo ingurunea ezagutzen dauden edo nola beste umeekin sozializatzeko bidea den.

Nire aitona bizirik zegoenenean, asko gustatzen zitzaion umeak jolasten ikustea. Bere haurtzaroa gogoratzen zuelako. "Jolasak alda daitezke, baina horien atzean dagoen zoriona beti berbera izango da". Landa-eremuko umeak haurrak eta helduak ziren aldi berean zeren jolastu eta animaliak elikatzera edo produktuak ereintzera joaten ziren. Argazki hau asko gustatzen zait, orain dela urte batzuk nire amomak egunkari batetik hartu zuen eta oso erreala iruditzen zait. Erreala diot, zeren betidanik garrantzia gehiago ala gutxiago, baina jolasa beti egon da, egia da lehen jolasten zela kalean etxeetan baino, baina ereduak aldatu diren arren, aitonak esaten zuen heinean, zorion eta poztasun hori mantentzen da.




Azpimarratuko ditut orain jolasaren aldi nagusiak:

 Jolas motorra (0-2): Hasieran, bere gorputzarekin jolasten du. Mugitzeko aukera berriak aurkitzen ditu. Adibidez, eskuak eta hankak mugitu. Gainera, besteen gorputza ezagutzen doa. Ekintzak errepikatu egiten dira, finkatuz doaz.

Jolas sinbolikoa (2-6): Esan genezake 2 alditan banatzen dela jolas sinbolikoa. Lehenengoan, 2-5 Ume nagusiagoak imitatzen ditu baina bakarrik jolasten da, jolaskidea aurkitzeko ahaleginik egin gabe eta irabazten saiatu gabe («balitz bezala» jolasa).Beste jokalariek oraindik ez dute garrantzirik. Alegiazko laguna ezaugarri oso nabaria da. Bigarrenean, 5-7 deszentratzen eta euren burua beste umeekin harremanetan ikusten hasten dira. Hori gertatzen denean, nola egiten duten konporatzen eta jolaskideen asmoak koordinatzen hasten dira. Jolasteko moduak konparatzeko gaitasuna eta aurkariari nagusitzen ahalegintzako gaitasuna deszentraziotik datozen jarrera kognoszitiboak dira (oso zailak/ezinezkoak ume txikien artean).

Nolabaiteko lankidetzako jolasa (7-8/ 11-12): Aldi honetan, jokalari bakoitza irabazten saiatzen da. Umeek elkar hartu behar dute arauak adosteko. Esan genezake, lankidetzaren funtsa: lehiaketa gobernatzeko arauak sortzea dela. Eta nahiz eta elkarrekin jartzen dituzten arauak, jokalari bakoitza bere arauei eusten saiatzen da.

Arauak kodetzeko jolasa (11-12 aurrera): Nerabeek elkar hartzen dute arauak batzeko ahaleginean. Gainera, gozatu egiten dute gerta daitezkeen egoerak aurreikusten eta edozein egoeratan aplikatzeko moduko arau konplexuak kodetzen.


Erreferentziak:

-López Paz, J.F. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol.13.) Universidad de Deusto.



Comentarios