Denboraren dimentsioak gure gizartean
Denbora. Egunero zenbat alditan entzungo dugu hitz hau? Nere kasuan, egunero behin baino gehiagotan. --Aizu, nola pasatzen den denbora!, -Dafne, gazte zarela aprobetxatu, gero denbora pasatzen dela eta zaharra zara eta gaztetasunaz aprobetxatzeko berandu da!, -denbora presentean bizi, ez keztatu etorkizunaz, gero gerokoak, -urteak pasatu eta ez zara ohartzen.
Laneko zentroan egunero entzuten ditut horrelakoak, eta bai uste dudala denbora garrantzisko zeozer bilakatzen dela helduaroan. Haurtzaroan eta nerabezaroan ere garrantzia du, baina ez hainbeste nire ustez. Gaztetasunean denbora ere larritzen duen zeozer da, gutxienez nire bizitzan. Gauza pilo eiteko berandu ez egitea, gurasoak aprobetxatzeko nahia. Hau esanda, barne teoria bat ere elkarbanatu nahi nuen. Nire ustez, emakumezkoek ere presio gehiago dugu denborarekin, politak mantentzeko (gorputza, azala...), ama izateko erabaki hartzeko berandu ez egitea...
Horregatik, garapenaren edozein etapa azaltzerako momentuan, denbora garrantzitsua da. Gainera disziplina askok idatzi eta ikertzen jarraitzen dute denbora mendebaldeko gizarteetan duen eraginaz.
Hau esanda, Zahartzaroaren liburuan azaltzen den heinean. 3 dira denboraren dimentsioak gure gizartean.
Lehenengoa, Denbora biologikoa da, hau gorputzaren funtzionamenduan adinarekin gertatzen diren aldaketetan oinarritzen da. Hauxe da, osagai biologikoak, fisiologikoak eta anatomikoak hartzen ditu bere gain.
Bigarren dimentsioa, Denbora psikologikoa da, subjetu baten edo multzo baten errendimendu tipiko eta maximoa, bizi zikloaren une jakin bateko zeregin multzo baten aurrean. Beste era batean, gizabanakoek egokitzeko duten gaitasunari dagokio. Sentsazioak, arreta, ikaskuntza, oroimen, adimena sartzen dira honen barruan.
Eta hirugarren dimentsioa, Denbora soziala, batetik, gizabanakoak bizitzan zehar hartzen dituen estatus eta roletan oinarritu, eta bestetik, bizi dituen eta bere bizi-zikloa ostzen duten gertakari garrantzitsuenetan oinarritzen da.
Amaitzeko, esatea, hirurak zentralak direla pertsonaren garapenenean, eta pertsona guztiei eragin egiten dio denborak. Pertsona guztiok dugu presente gure bizitzan eta hura ahalik eta hobeto igarotzeko garrantziskoa da osasun on bat mantentzea, gorputza mugitzea, erlazionatzea, maitatzea eta maituta sentituta eta pertsonak gustoko dituen jardueretan aritzea.
Erreferentzia bibliografikoak:
-López Paz, J.F. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia (Vol.13.) Universidad de Deusto.

Comentarios
Publicar un comentario